Ardanbidetako erromeria egingo du Lakiola-Kimu Berri elkarteak urriaren 25ean, igandea

Azken urteetako ohiturari jarraituz urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria Agorreko Santikutzetan eta Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.
Honako egitaraua prestatu du egun horretarako:
09:00: Igoera irterra Ardanbidetara Izadi Zaleak elkartearekin.
10:00: Salda eta txorixo banaketa, borondatearen truke.
11:00: Zaldi-paseoa eta Arku-tiraketa, haurrentzat bereziki.
12:00: Erronka Herrikoia eta haur jolasak.
12:30: Toka txapelketa
14:30: Babarrun jana, doan.
16:00: Sokatira mundiala.
Trikitilariz eta musikaz girotutako jaia.
Autobus Zerbitzua egongo da Laubidetik Lakiolara.

