Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Mailegua

Mailegua

Liburutegian dauden arauen arabera, denboraldi zehatz baterako hainbat dokumentu jasotzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei. Gehienez 6 material maileguan hartu ditzakezu: liburua, ikus-entzunezkoa eta aldizkaria.

Tipologia

Material mota bakoitzeko gehienez 3 ale. Adibidez:

3 liburu + 3 ikus-entzunezko

3 aldizkari+ 3 liburu...

Euskal Liburutegi Sare Nazionaleko (ELSN) beste liburutegietan ere materialak hartu ditzakezu, guztira gehienez 16 izan ditzazkezu.

Epeak, luzapenak, erreserbak

Dokumentua Epea Berritzea Erreserba
Liburua 21 egun Bai Bai
Aldizkaria, ikus-entzunezkoa 7 egun Berritzea Erreserba

MAILEGATZEKO ETA ITZULTZEKO TOKIA

  • Liburutegiko mostradorean
  • Postontzian ere itzul dezakezu

Non berritu eta erreserbatu

  • Liburutegiko mostradorean.
  • Internet bidez, katalogoko "Nire biblioteka" atalean.
  • Telefonoz (943 73 71 86) edo whatsappez (639 85 11 72).
  • Posta elektronikoz: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Beste mailegu batzuk

Liburutegi Arteko Mailegua

Legazpiko Udal Liburutegian ez dauden liburuak beste biblioteka batetik ekartzea eskatu dezakezu, gehienez 2 aldi berean. Bete beharreko inprimakia.

Erakundeei mailegua

Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.

Baldintzak

Mailegua erabiltzeko beharrezkoa da bazkide txartela aurkeztea. Imprimakia.

Ordenagailu portatilak, tabletak, liburu elektronikoak

Irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko bide berriak eskeini nahian, liburu elektronikoen irakurgailuak(eReader), tableta elektronikoen eta ordenagailu portatilen mailegu zerbitzua dago irakurleen eskura. eReader eta tablet imprimakia.

Buzoia

Liburutegia itxita dagoenean edo ordutegi barruan entregatu ezin diren maileguak itzultzeko, Kultur Etxearen sarreran dagoen buzoian  utzi daitezke dokumentuak.