Irailaren 24an bukatuko da Hiri-antolamenduko Plan Orokorrari buruzko zalantzak, galderak edo proposamenak jasotzeko epea

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) herriko hirigintza planifikatzeko tresna da. Lurraldea antolatzea du helburu, lurzoru mota bakoitzari aplikatu beharreko araubidea zehaztuz. Era berean, behar diren udal-ekipamenduak eta horietarako lurzoru-erreserba definitzen ditu.
2008. urtekoa da Legazpin indarrean dagoen HAPOa, eta, beraz, Udalak abian jarri du udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesua.
Irailaren 6, 7, 8 eta 9ko informazio-saioetan, 2008an onartu ziren eta garatu gabe dauden jarduerak berrikusi ziren.
4 bilera horietako bakoitzari buruzko informazioa, baita herritarrek bertan egindako ekarpenak ere ikusteko, hurrengo taulan, bilera bakoitzaren aurkezpenaren testu gorrian klik egin.
Aurkezpenak | EREMUA | DATA | ORDUA | TOKIA |
|
San Juan | Irailaren 6a (astelehena) | 19:00 | KULTUR ETXEA ARETO NAGUSIA |
| Irailaren 7a (asteartea) | |||
| Irailaren 8a (asteazkena) | |||
| Irailaren 9a (osteguna) |
Gogoan izan zalantzak, galderak eta ekarpenak bidaltzeko epea (diagnosi-fase honetan) irailaren 24an amaituko dela.
Informazio hori eta 4 informazio-saioetan jasotako ekarpenak Udalak HAPO berrikusteko kontratatu duen idazketa-taldeak aztertuko ditu. Ondoren, beste informazio-bilera bat deituko da azaroan eta jasotako zalantza, galdera edo ekarpenak erantzungo dira