Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Kultur ekitaldiak

Kultur ekitaldiak

Urtean zehar hainbat eta hainbat kultur ekitaldi eta jarduera burutzen dira, zuzenean Udalak antolatuak batzuk eta kultur elkarteek sustaturikoak besteak, Udalarekin dituzten hitzarmen eta kontratuen bidez.

Erakusketak

Kultur Etxeko erakusketa aretoan burutzen dira hamabostero, uztaila eta abuztua izan ezik, arte adierazpen desberdinak eta erakusketa didaktikoak izaten dira nagusiki.

Ikusentzunezko emanaldiak

Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira urtarriletik apirilera eta urritik abendura bitartean hilean behin. Emanaldien gaiak mendia eta bidaiak izaten dira batez ere, baina bestelako gaiak jorratzen dituztenak ere izaten dira.

Musika eta arte eszenikoak DVDan

Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira hilean behin urritik apirilera bitartean. Opera, zarzuela, balleta eta musikalak txandatzen joaten dira hilabetez hilabete, eskaintzen den lanaren iraupenaren arabera saio bakarrean edo bi saiotan eskainiz. Asteazkenak izaten dira emanldi egunak, 18:30ean.

Musika

Protagonismo berezia dute herriko musika taldeek urtean zehar eskaintzen edo antolatzen dituztenak, hala nola Santikutz Abesbatzak, Alaitasuna Errondailak, Legazpi Musika Bandak eta Goiz Deia Txistulari Taldeak.

Azken hauek gainera, hileko azken igandean, Diana eskaintzen dute, hileko auzo edo herrigune desberdin batean.

Maiatzean berriz, Parrokiko Organo Zikloa antolatzen da. Legazpiko parrokiarekin elkarlanean. 3 kontzertu izaten dira, organoa protagonista dutenak.
 
Horiez gain azaroan “Azaroan Musika” ziklo berezia antolatzen da herriko eragileekin elkarlanean . Musikaren zaindaria hilabete honetan dela aintzat hartuta, asteburu bakoitzean gutxienez kontzertu bat antolatzen da, mota desberdinetako eta espazio desberdinetan egiten diren emanaldiak izaten dira.

Eta horiei gehitu behar zaizkie, urtean zehar Latxartegi Aretoan egiten diren euskal musikari edo taldeen emanaldiak.

Dantza

Legazpiko Ezpata Dantza dugu alor horretan bereizgarri nagusia eta maiatzaren 3an eta Mirandaola Egunean izaten da dantza hau ikusteko aukera. Horrez gain herriko bi dantza taldeek eskaini eta antolatzen dituzten ekitaldiak izaten dira urtean zehar.
 
Azpimarratzekoak apirilaren bukaerako Dantzari Txiki Eguna, maiatzean jokatzen den Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia eta urtarrilean jokatzen den Txapelketa bereko Ligaxkako saioa.
 
Horrez gain Euskal Herritik kanpoko dantza taldeen emanaldiak antolatzen dira.

Zinea

Latxartegi Aretoan eskaintzen dira urritik apirilera bitartean. Zine saioak larunbatetan eta igandeetan 19:30ean eta astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean izaten dira. Igandeetan 17:00etan haurrentzako zine saioekin osatzen dira asteburuetako zine saioak. Hilean bi ostiraletan zine-klub saioak izaten dira, Legazpi Zine-Klub elkartearen ekimenez. 

Antzerkia

Urtarriletik apirilera eta irailetik abendura, hilean antzerki saio bat antolatzen da Latxartegi Aretoan, ostiral edo larunbatez. Euskarazko eta euskal talde profesionalen emanaldiak izaten dira. Hala ere, beste eragile batzuk gai jakin baten inguruan antolatutako antzerki emanaldiak ere izaten dira, udalaren programazioa osatuz.

Lehiaketak

Hauek ere herriko kultur elkarteek sustatu eta kudeatuak dira.

Herri Mailakoak
 
Gabon Irudi Lehiaketa: haurrei zuzendua, abenduan.

Marrazki Lehiaketa: haurrei zuzendua, maiatzean.

Irekiak

Estatu Mailako "Legazpi Hiria" Argazki Lehiaketa: Ekainean egiten da deialdia eta sari banaketa eta lanen erakusketa urrian izaten dira. Argizaiola sarirako baliagarri den lehiaketa dugu honako hau.

Legazpiko Argazki Rallya, "Batis Goikoetxea Memoriala", heldu eta  haurrentzat : Iraileko igande batean izaten da.
Kanpoan egin beharreko "Joxe Martin Etxeberria" Pintura  Lehiaketa: Irailaren azken aurreko larunbatean izan ohi da.

Uztakale

Uztailean zehar burutzen den egitaraua dugu honako hau. Udaleko Herritartasun batzordeko zerbitzu desberdinen elkarlanaren fruitua da Uztakale.
 
Astearte arratsaldeetan haurrei zuzenduriko ekitaldiak antolatzen dira: jokoak, jolas parkeak, bestelakoak, ...eta asteazken, ostegun eta ostiralak adin guztietako ikus-entzuleei zuzendurikoak: ikus-entzunezko emanaldiak, antzerkia, dantza, animazioa, musika,...
 
Herriko bi gune nagusietako espazio desberdinetan antolatzen dira ekitaldiak, txandakatuz.
"Kaleko uzta, uztailean kalean".