Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Latxartegi aretoa (zine-antzokia)

Latxartegi aretoa (zine-antzokia)
Helbidea Latxartegi 9, behea.
Telefonoa 943 737 202
Email-a This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Ordutegia Ekitaldiren bat dagoenean bakarrik. Ateak ekitaldia baino gutxienez ordu laurden lehenago irekitzen dira. Sarrera edo gonbidapena duten ekitaldietan leihatila ordu erdi lehenago irekitzen da.

Zinea duzu bertako jarduera nagusia. Zine saioak Larunbatetan eta Igandeetan 19:30ean eta astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean izaten dira. Igandeetan 17:00etan haurrentzako zine saioekin osatzen dira asteburuetako zine saioak. 

Zine-Klub elkarteak gainera, hileko bi ostiraletan zine-klub saioak eskaintzen ditu, 19:00etan.

Horrez gain, antzerki, kantaldi, kontzertu, jaialdi, e.a.ekin gozatu ahal izango duzu bertan, kultura zerbitzuak, zuzenean zein herriko kultur elkarteen bidez, edo udaleko beste sailen batek antolatuak.

Bilera eta aurkezpen jendetsuetarako ere aproposa da. 

Herriko zein kanpoko elkarte edo herritarrek eska dezake, Aretoaren erabilera arauak beteaz, dagokion eskaria egin ondoren. Eskariak gutxienez hilabete lehenago egin behar dira. 

Latxartegi Aretoaren erabilera fitxa - eskaera