Dirulaguntzak
Euskara arloak lau diru-laguntza lerro ditu.
Deialdi ireki bidez:
1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei dirulaguntzak.
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei dirulaguntzak.
3. Udalerriko kirol-klubetako entrenatzaile/ begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako dirulaguntzak
2025eko dirulaguntza deialdia (GAO)
Hitzarmen bidez, Udalak dirulaguntza ematen dio eskualdeko Goierriko Hedabideak SL enpresari, euskararen normalizaziora begirako lanean jarrai dezan eta normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ekimenak zabaldu eta sustatu ditzan.