Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

UZTALAI udalekuak

UZTALAI udalekuak

"Uztalai" udaleku irekiak

Opor garaian, uztailean, HH-2 eta LH-4 maila bitarteko haurrei eskaintzen zaien aisialdi-eskaintza da.

Hiru asteko programa da eta helburu nagusia euskararen erabileran eragitea da.

Baina baditu beste helburu batzuk ere: belaunaldien arteko harremana euskaraz errotzea (begiraleak-haurrak-gurasoak), herriko haurren arteko harremanak sendotzea, opor garaian lana eta familia bateratzea,....

Ugariak izaten dira adinaren arabera prestatzen diren ekintzak: irteerak, eskulanak, jolasak, kirola, ……

Ikastetxeekin elkar lanean prestatzen da jarduera hori.

UZTALAI udalekuak webgunea