Udal Euskaltegia
Legazpiko Udal Euskaltegia helduentzako euskararen irakaskuntzan eta herriko hizkuntza-normalizazio prozesuan diharduen zentru publikoa da.
| Helbidea | Nafarroa kalea, B |
| Telefonoa | 843 74 00 90 |
| Email-a | |
| Ordutegia | Taldeen ordutegiak ikasleen beharretara egokitzen dira. |
Helduentzako euskara ikastaroak
Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2
Egiaztatze azterketak prestatzeko ikastaroak
Maila desberdinetan euskararen ikas-irakas prozesurako dauden helburuak ezagutu
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoan homologatuta dauden agiriak kontsultatu
Izena emateko (2024-2025 ikasturtea):
Diru-laguntzak:
Legazpiko Udalak hobari hauek ematen ditu ikasturte hasieran:
Langabetuek, %60ko beherapena, gehi %10ekoa aurreko ikasturtean euskaltegiko ikasle izan badira.
65 urtetik gorakoek, %90eko beherapena.
Espainiatik kanpo jaiotakoek, %90eko beherapena.
Gainontzekoek, %40ko beherapena, gehi %10ekoa aurreko ikasturtean euskaltegiko ikasle izan badira.
HABEk diru-laguntza hauek ematen ditu ikasleentzat:
B2 maila arte doan ikasteko aukera, maila gaindituz gero.
C1 mailatik gorako ikastaroak diruz laguntzen ditu, maila gaindituz gero.
HAEE eta Osakidetzako ikasleentzako akordio berezia du.