pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bazkide izan

Legazpiko Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero, EIPS barruan dauden udal liburutegi guztietako bazkidea izango zara.
Zenbait zerbitzu erabiltzeko, hala nola, mailegua, bazkide-txartela izan behar duzu. Doakoa da eta eskaera egiten baduzu, Liburutegien Sareko arauak onartzen dituzula ulertuko dugu.
 
Bazkide txartela eskuratzeko 0-15 urte bitarteko bazara gurasoen edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Inprimakia.

 

Bazkide txartel moetak

 

bazkide txartela mobilean

Udal liburutegiko bazkideentzat, internetera konexio duen mugikorra izanez gero, badago aukera bazkide txartela bertan eramatea eta identifikatzea berorrekin liburutegian.
 
Mugikorrean, ondoko helbidera sartuz gero, http://www.katalogoak.euskadi.eus/mopac/ eta bazkide lez identifikatuz gero, bazkide txartel digitala jeisten da gailura pantaila argazki moduan (.jpg formatoan irudia) eta liburutegitik, liburuak zein beste dokumetuak eraman ahal izango dira.
 
Ondoko loturan azaltzen dira argibideak nola egin: bazkide txartela mobilean.

 

 

NIK PATRIKA DIGITALA APLIKAZIOA

NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorraren bidez, liburutegiko bazkidea identifikatzeko txartel digitala ere deskarga daiteke. Horrez gain, NIK Patrika Digitalarekin beste txartel digital batzuk ere eskura daitezke, txartel fisikoa bezala, farmazietan (osasun-identifikaziorako txartelak), Gazte Txartelean edo irakasle-txartelean aurkez daitezkeenak, bai eta aplikazioan sartuta dauden udal-kiroldegietan ere.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorra, Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jasotako proiektu estrategikoetako bat den aldetik.


NIK Patrika Digitala eskuragarri dago Androiden (Google Play) eta iOSen (App Store) deskargatzeko.