pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haur eta gurasoentzako eskulan ikastaroa Iruleren elkartearen eskutik

Abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra egin behar da izen ematea Kultur Etxean.

Irule Elkarteak antolaturik eta Nagore Bengoetxearen gidaritzarekin, egingo da familia giroko ikastaro hau. Urtarrilaren 11n hasiko den ikastaro honetan parte hartzeko, haurrek HH5, LH1, LH2 edo LH3koak izan behar dute, eta guraso batek eman beharko du berarekin izena. Gehienez ere 12 haur onartuko dira. Ikastaroak 12 ordutako iraupena izango du, eta saioak ostiraletan izango dira, 17:00etatik 18:00etara, Irule Elkarteren egoitzan (Euskaltegiko ganbaran). Ikastaroaren kostua 36€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da.

Albiste guztiak