Ondo goaz?

EBALUAZIOA ETA ADIERAZLEAK

Urtero, Ihobe eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren laguntzarekin, Legazpiko Udalak garatutako ekintzak ebaluatzen ditu.

 

Emaitzen laburpena

Adierazlea  

Bidegorrien sarea hobetu egin da: 6,6 km ditu dagoeneko

2012tik hona irauli egin da bilakaera: auto gutxiago erosten ditugu, txikiagoak eta potentzia gutxiagokoak. Baina 4.548 auto ditugu 8.547 biztanleentzako.

Gero eta ur gutxiago erabiltzen dugu gure etxeetan: biztanleko eta eguneko 97,2 litro; Euskadiko Autonomia Erkidegoko antzeko udalerrietan (111 litro) baino gutxiago.

Ura banatzeko sarean galtzen den ura % 16,6ra iristen da, antzeko udalerrietan (% 27) baino gutxiago.

Kontzeptu honetan neurtu ezin diren beste ur-kontsumoak ere sartzen dira: kontagailuak irakurtzeko zailtasunak, suteetan erabilitako ura, ur-ihesak, iruzurra,….

Abenduko datuak falta badira ere, 2014an herriko argien kontsumo elektrikoak % 15 egin du behera. Kostua ere portzentaje berdinean jaitsi da.

Jaitsieraren arrazoia: faroletan LED teknologiako argiak jartzeko egin den inbertsioa.

Energia berriztagarri gehiago sortzen dugu baina oraindik gutxi da.

Onartu diren azkeneko araudiek ez dute horien hazkundea sustatzen.

Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko udal Planean jasotako helburuekin bat eginez,jaitsi egin da berotegi-efektuko gasen isurketa.

Besteren artean, helburu hori lortu da: eraikinetan eta herriko argietan energia aurrezteko neurriak hartu direlako, hondakinen errefusa murriztu delako, oinezkoentzako guneak egokitu direlako, bidegorriak egin direlako, igogailua jarri delako, Junetorri zerbitzua ezarri delako,…..

Hondakin gutxiago sortzen dugu.

2012an biztanleko eta eguneko 1 kg sortzen genuen eta 2014an, 0,7 kg sortu dugu.

2012an, etxeko hondakinen % 30 jasotzen genuen gaika (lagin zehatzak) eta 2014an % 83ra iritsi gara (datu erreala).

Aise gainditzen dugu Gipuzkoako hondakinen planak 2016rako ezarri duen helburua.
Agenda 21eko herritarren parte hartze foroa urtean 9-10 aldiz biltzen da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko antzeko udalerrietan baino sarriago.

Langabeziaren tasak beheranzko  joera erakusten du. Gaur egun tasa hori % 10ekoa da, Gipuzkoan (% 13,3) eta EAEan (% 15,3) baino txikiagoa.

Emakumeen langabezia gizonezkoa baino 3 puntu gorago dago. Hala ere, beheranzko joera argiagoa antzematen da.
Krisialdian murgildu aurretik (2006) 19 familia ziren Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen zutenak. 2014ko urte bukaeran kopuru hori 120ra iritsi da.

Legazpiko biztanleen % 23,8, 65 urtetik gorakoa da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko portzentajea (% 20,7) baino altuagoa.

Bizi-itxaropena igotzea ona da baina pertsona helduen eta gazteen arteko portzentajeak hausnarketa egitea eskatzen du, etorkizuna prestatzeko.

 

2014ko Tokiko Iraunkortasun Adierazleak