UGGASA - Tokiko Garapena

Uggasaren xedea eskualdeko garapen Sozio-Ekonomikoari modu jasangarrian laguntzea; enpresen sorreran laguntzea, tokiko ekonomia-sektoreen garapenari indarra ematea (industria, zerbitzuak, merkataritza eta turismoa), eta baita Eskualdeko Plan Estrategikoaren dinamizazioa sustatzea da. Betiere, esparru horietan lanean dauden beste agente publiko zein pribatuekin koordinatuz.

 

Azken finean, momentuan dauden eta egon daitezkeen tokiko baliabideen ustiapen onenaren alde egitea da helburu nagusia.

 

                                                       Hauekin egiten du lan Uggasak:                                                                                             Uggasaren lan esparruak:

 

                                uggasa                                    Jarduera esparruak uggasa

 

Informazio gehiagorako Uggasako webgunea.

 

Hauek dira Uggasak eramaten dituen bi proiektu azpimagarriak:

 

BERTATIK BERTARA

logo bertatik bertaraBertatik bertara bertako produktuen tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko sortu zen 2013 urtean. Tokiko, kalitateko eta garaiko produktuak bultzatzen ditu eta Baserria tokiko baliabideak ekoizteko gune gisa ulertzen du.

 

Orain arte, batik bat irudi bat izan da, bertako produktuak identifikatu dituen irudia haien ezagutza eta kontsumoa sustatzeko.

 

Bertatik Bertara proiektuaren izaerari jarraipena emanez, prozesu bat martxan jarri da honako helburuekin:

 

  • Baserriko proiektuen ekoizpen eta tokiko kontsumoa sustatzeko norantza eta abian jarri beharreko ekintzak barne hartuko dituen eskualdeko estrategia propioa elkarrekin sortzea.

 

  • Eskualdean gai honekin zerikusia duten eragileen parte hartzea eta konpromisoa lortzea:  baserritarrena, kontsumitzaileena (janari dendak, azokak, jatetxeak, ospitalea, adineko egoitzak, ikastetxeak…) eta sektoreko eragile tekniko eta politikoena.

 

  • Sektorean ilusioa eta egintza eraldatzaileak sortarazten laguntzea. 

 

Beti ere, Foru Aldundiaren, Euskal herriko Laborantza ganbararen, Innobasqueren, Goimen eta Uggasaren ikuskaritza, laguntza eta babesarekin.

 

Informazio gehiagorako, hemen daukazu Bertatik bertarako webgune ofiziala.

SORTZEN

Sortzen logoa

Ideia sortzaileen sarea: Lurraldeko ekosistema ekintzailea eskualdean eragitea. Sortzen lan-taldeak, formakuntza, difusio eta hedapen jarduerak diseinatu eta erabakitzen ditu.

 

Baita topaguneari dagozkion jarduerak ere.

 

 

Helburuak:

 

  •  
  • Ekintzailetza dinamizatu eta sustatzea.
  • Aukerak Identifikatzea.
  • Enpresak Garatzea.
  • Enpresak abiarazi eta finkatzea.

 

Topagunea

Sortzen Topaguneak elkartzeko topaketak dira non Urola Garaiko ekintzaileak, ekintzaileak oraindik ez direnak baina interesa dutenak eta esperientziak, denbora eta ideiak beste pertsonekin partekatzea gustatzen zaienak biltzen dira.

 

Helburuak:

 

  •  
  • Elkarri pertsona ekintzaile edo, Eskualdean, enpresen sorreran interesa duten pertsona gisa ezagutzea. Harremanak izatea eta harremanetan jartzea.
  • Gure artean, sinergiak zein lan-sareak sortzeko modua ezagutzea eta horretan sakontzea.
  • Merkatu-hobiak hautematea eta, Eskualdean, negozio- eta elkarlan-ideien lehenengo bankua eratzea.
  • Sortzenen egitura finkatzea, Urola Garaiko pertsona ekintzaileen beharrak oinarri izanik. 

 

 

Inkubategia

Erabiltzeko baldintzak:

 

  •  
  • Enpresa-proiektu bat sustatu eta, etorkizunean, Urola Garaiko edozein udalerritan hori kokatu nahi duten pertsona fisikoak.
  • Jarduera egiteko berezko lokalak ez dituztela egiaztatzea.
  • Ideiaren heltzea eta Enpresa Planaren garapena UGGASAk tutorizatu eta baloratuko du. Bideragarria teknikoki eta ekonomikoki.
  • Proiektu berritzailea eskualderako; eskualdeko ehunari zerbitzu/produktu berritzaileak edo ezberdinak eskaintzea.
  • Epe ertain edo luzera, oro har, eskualderako etekin sozial eta/edo ekonomikoak sortzea. 

 

CO-WORKING

Partekatutako lan-eremu bat da. Bertan, zerbitzuak eta ekipamenduak partekatuko dira, isolamendua ekiditeko eta elkarlana, komunitatea eta networkinga(harreman profesionalen sarea) sustatzeko eta, aldi berean, negozio-aukera ezberdinak sor ditzaketen sinergia zein aliantza posibleak sustatzeko.

 

Gainera, laguntza teknikoa izaten dute eta trebakuntza saioak naiz mentoring esperientzia izaten dute (esperientzia duen eta profesionala den pertsona baten aholularitza).

 

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.