pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iragarki eta kartelen panelak

Herri osoan zehar adierazpen librerako 13 panel jarri dira. Ondorioz, udalerriko eragileek iragarkiak eta kartelak jarri behar dituztenean panel horiek erabili behar dituzte. 
 
Honako gune hauetan jarri dira, hain zuzen, iragarki eta kartelak itsasteko panelak:
 
1-Brinkola (Armuño elkartean)
2-Telleriarte
3- Bikuña Kiroldegian
4- Futbol zelaia (ondoko parkean)
5-Euskal Herria plazan
6-Kale Nagusia, 1 (Loteria administrazio alboan)
7- Eroski (Kale Nagusia)
8-Udal Euskaltegia (Nafarroa kalea)
9- Serena aldapako paretan (Latxartegi)
10-Haztegi ikastola (Latxartegi parkearen alboan)
11-Juanastegiko igogailuan
12-Laubiden (Confecciones Sanchez denda alboan)
13- Laubide (Maiatza taberna)
 
Panelak, berez, ekitaldiak iragarri ahal izateko badira ere, hutsik dauden bitartean, bestelako funtzio bat beteko dute: gure industria ondarearen berri ematea, hain justu. Horretarako, panelen hondoan gai horrekin lotutako argazkiak jarri dira, Gorka Salmeron argazkilari legazpiarraren “Leaxpi indutri paisaiak” lanekoak, eta era horretan, kartelik edo iragarkirik izan ezean, Legazpiko industria ondareaz gozatzeko aukera izango duzue legazpiar guztiok, modu grafikoan.