Beldur Barik

 

Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

 

Programa honek Legazpin izandako harrera oso esanguratsua da, hura martxan jarri zenetik. 

 

 

Emakumeon aurkako indarkeria, edo indarkeria sexista, arazo larria da. Emakume orok, pairatzen dugu mota ezberdinetako indarkeria: kalean parrandan gaudela, edo etxerako bidean, edo tabernetako esku horiek jende asko dagoenean. Familiaren esparruan ere, emakume gazteak, sexu jazarpenak pairatzen dituzte. Hauetaz gainera, gehien ezagutzen den indarkeria ere ematen da emakume gazteen aurka, hau da, bikote harremanetan ematen den indarkeria.

 

Tamalez, emakumeen aurkako indarkeria, edo indarkeria sexista, neska gazteek ere pairatzen dute, portzentai haundietan, honek esanahi argia da: gaur egun, oraindik, gizon eta emakumeen arteko bereizkeria, eta botere harremanetan oinarritzen den egitura sexista batean bizi gara.

 

Nesken Beldur Barik Jarrera indarkeriari aurre egiteko jarrera bat da, tamalez, emakume orok pairatzen dugu gure bizitzan indarkeria sexista, era batean edo bestean, egoera hauetatik, aurrera ateratzeko estrategiak lantzea da Beldur Barik Jarrera, elkar lanean aritzea bide gabeko egoera hau salatzeko, eta gure artean sare sendoak eraiki, pairatzen dugun indarkeria salatzeko.

 

Informazio gehiagorako jo webgunera.

Aurten eginiko horma-irudiaren argazkiak