Youtube Youtube

Nerabeentzako balio anitzeko zerbitzua (NBAZ)

 

  Helbidea Harremanetarako datuak
NBAZ Kultur etxeko sotoa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 73 71 71

Udaleko Gazteria Saila Kultur etxea

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 73 72 03

 

Legazpiko Nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzua, aurrerantzean NBAZ, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Zerbitzu honen barnean, alde batetik, Gazte-txokoa, 12-15 urte bitarteko nerabeentzat, eta bestetik, 16-18 urte dituzten nerabeei zuzenduriko proiektua dago. Hala ere, ekipamenduaz gain, gaztetxoak dauden tokietan ere zerbitzua eskaintzen da, hau da,kalean eta gizarte sareetan. Gaztarorako ibilbide horretan erdi mailako teknikariak diren bi hezitzaileen bide-laguntza izango dute nerabeek.

 

NBAZk gaztetxoei aisialdirako alternatiba parte-hartzailea eskaintzen die. Zerbitzua euskara hutsean ematen da. Horretaz gain, besteak beste, gazteak baloreetan heziko dira, neska eta mutilen arteko berdintasuna landuko da eta gazteak udalerriko gizarte eta kultur dinamikan inplikatzera bideratuak izango dira.

 

Legazpiko 12-15 urte bitarteko gazte guztiek Gazte-txokoko erabiltzaile izateko eskubidea dute eta topagunean egoteko eta bertan dauden jolas mota ezberdinak (futbol eta ping-pong mahaiak) erabiltzeko eskubidea dute.

 

Gazte-txokoko bazkideek bakarrik dute gela itxiak (informatika gela, ikus-entzunezko gela, bilera gelak eta sukaldea),erabiltzeko eskubidea.

 

ORDUTEGIA (IKASTURTEAN ZEHAR)

Gazte-txokoa

 

  • Asteartetik ostegunera: 16:30-19:30.
  • Ostiral eta larunbatetan: 17:00-21:00
  • Igande eta jaiegunetan: 16:30-20:00.

 

Kale-lana

 

  • Astearte eta ostegunetan: 19:30-20:30.
  • Ostiral eta larunbatetan: 16:00-17:00.

 

Gizarte-sareak

 

  • Asteazkenetan: 19:30-20:30.
  • Igandeetan eta jaiegunetan: 16:00-16:30.

 

UDAKO ORDUTEGIA (EKAINAREN 20TIK AURRERA)

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:30.
  • Asteburuetan ITXITA.
  • Udako ekintza bereziak direla eta,Gazte-txokoaren ordutegia aldatzen da, antolatutako jardueraren arabera.

 

Bazkidea izateko zer egin behar da?

Ikasturte osorako bazkidea izateko hona hemen aurkeztu beharrekoa:

 

  • Argazki bat (atzetik izena jarrita).
  • Irudiaren baimena.
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia.
  • 5 euro.

 

Abantailak

  • Bileretan erabakiak hartzeko aukera.
  • Gazte-txokoko gune itxiak erabiltzeko aukera.
  • Irteeretan prezio merkeagoak.

 

Barne-araudia