Youtube Youtube

Herritar ospetsuak

Domingo Agirre: (1652-1724)

DomingoAgirre

"Garai haietako apaiz ospetsua"ren adibidea da. Agerre-Goikoa baserrian jaio zen eta Motxorroko San Migel ermita ondoan zegoen etxetxoan bizi izan zen. Udalak Legazpiren bikariotza eskaini zion baina ez zuen onartu. Dirudienez, eskaintza horri uko egiteko arrazoia Legazpin eta leku urrinagoetan misio-lanetan aritu behar zuela uste zuela izan zen. Lan horregatik "misiolari apostolikoa" titulua jaso zuen. Calahorrako apezpikuak bisita pastoraletan bere aitor-entzule izendatu zuen.

 

Legazpi herriari ondoko gauzak eskaini zizkion:

 

  • 1700. urtean parrokia eraiki zuen, Iruñeako apezpikuak emandako eskubideak erabiliz.
  • 1705ean udalaren saneamendu ekonomikoari buruzko ordenantzak idatzi zituen.
  • Zegama, Zerain eta Segura herriekin zeuden muga-arazoak konpondu zituen.
  • Landare-haztegiak birsortu zituen eta baso-berriztapenaren kanpaina eraginkorra hasi zuen.

 


Saturnino Tellería (1880-1947)

SaturninoTelleria

 

 

 

Legazpin jaioa, "Mediku zaharra" izenarekin zen ezaguna. Valladoliden egin zituen mediku-ikasketak. Bere idatziak: "Legazpiren historia", "Legazpiko abizenen heraldika", "On Domingo Agirreren bizitzari buruzko berriak", "Legazpiko geografia"... e.a., oraindik argitaragabeak, ezinbesteko kontsulta-idatziak dira herriaren hainbat aspektu historiko sakonago ezagutu nahi duenarentzat. Tamalez, obra horietan iritzi pertsonal ugari ematen ditu eta horrek ikerketa historikoaren arloan egin zuen lana hutsaltzen du.


Gai asko ukitu zituen, bere kabuz aztertu zituen Arrolamendiko tumuluetatik Legazpin ezarri zen lehen galena-irratiraino.
Mediku ospetsua izan zen eta lan ugari argitaratu zuen osasun-aldizkarietan, batik bat tuberkulosiaren trataerei buruz.

 

 


Patricio Echeverria (1882-1972)

PatricioEcheberria

 

Azpiko-etxean jaio zen eta 12 urte izan zituen arte Jose Guridi jaunarekin ikasi zuen. Egunero oinez Zegamaraino joan ohi zen errementari lanbidea ikastera. Eta, azkenean, 1905ean lantegia ezarri zuen Oyarzabal-Enean. 1908an, Pedro Segura jaunarekin elkartuta, "Segura-Echeverria y Cía" firmarekin erreminta-lantegia sortu zuen.


1918an, Lehenengo Gerra Mundiala amaiturik, ados jartzen ez zirela eta, sozietatea desegin zen. Beraz, erremintak eginez, poliki-poliki jarduera gehiago eskuratu eta herriko lantegi inportanteena izatera iritsi zen. Herriarentzat izugarrizko garapen ekonomiko eta demografikoa suposatu zuen lan horrek.
Patricio Echeverria jaunak Legazpiri eman diona funtsezkoa izan da: Urtatzako urtegia eraiki zuen, Mirandaola berriztatu zuen, San Inazio, San Martin, San Jose eta Arantzazu auzoak eta Santa Teresa eta Buen Pastor ikastetxeak eraiki zituen. Berak egin zituen, halaber, Zaharren egoitza eta pentsioak.

 

 

Gerhard Bahr (1900-1945)

GerhardBahr

 

Atzerritik etorritako familia bateko semea, erabat bereganatu zuen jaioterriaren kultura. Gurasoak alemanarrak zituen arren, hemen euskara ikasi zuen eta horrenbeste interesa zuen euskararekiko, ahalegin haundia eskaini ziola. Horrela, artikulu ugari idatzi zituen garai hartako aldizkari berezituetan: "Euskera", "Euskal Esnalea" eta "Revista Internacional de Estudios Vascos". Bere doktoretza-tesia ere euskararen inguruan egin zuen, "Lo vasco y lo ibérico" zuen izenburu eta gottingenen defendatu zuen 1940. urtean.


Euskal hizkuntzaren inguruko gaiak aztertu zituen. Adibidez: Legazpin 1925ean erabiltzen ziren aditz-jokoak; landare eta animalien izenen azterketak; toponomia, ahaidegoa, eguraldiaren inguruko gaiak,etab. Ikerketa-lanak bidaiatuz eta baserritarrekin zuzenean hitzeginez egin zituen, ondoren hizkuntza argia eta erraza erabiliz inprentara bidaltzen zituen.

 

Berlingo defentsan hil zen Munduko 2. Gerran.