pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikastaroak

Kultura zerbitzuak, herriko hainbat elkarteren bidez, sormenarekin loturiko ikastaro eskaintza zabala egiten dizu. Guzti horien izen-emate eta matrikulak Kutur Etxeko harreran egin beharko dituzu, dagokion garaian.

Udalak argitaraturiko liburuxka (2022-2023 ikasturtea)

 

 

Marrazketa eta Pintura ikastaroak

 

Arkatza elkarteak eskaintzen ditu Kultur Etxean haur, gazte eta helduei zuzendurik. Gutxieneko adina 7 urte (LH2). Deialdi berezia egiten da LH1eko ikasleentzat, eta hauekin talde berezi bat sortzen da. Bi ikastaro dituzu aukeran:

 

1.- Ikasturte osoa: Irailetik Ekainera bitartean izaten da. Matrikula ekainean egin beharko duzu. Haur eta gaztetxoak astean bi egunetan, ordubeteko saioak. Helduak astean bi egunetan, ordu t´erdiko saioak. Urte guztian dago aukera eskoletan matrikulatzeko, tokia balego.

 

2.- Udako ikastaro trinkoa: Arkatza elkarteak eskaintzen du uztailean, goizez, Kultur Etxean haur eta gazteei zuzendurik. Gutxieneko adina 7 urte (LH2n hasi behar dutenak). Izen ematea maiatzeko bigarren hamabostaldian egin behar izaten da. Ikastaroa astelehenetik ostiralera, bi ordutako saiotan eskaintzen da.

 

Eskulan ikastaroak

Irule Elkarteak eskaintzen ditu bere egoitzan, Euskaltegiko Ganbaran gazte eta helduentzat.

 

Honako hauek dituzu aukeran:

 

1.- Josteko lan txikiak: Urritik ekainera bitartean eskaintzen da, asteazkenetan, 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea irailean egin behar izaten da. Hala ere edozein momentutan egin daiteke izen ematea, taldean tokia egon ezkero.

 

2.- Eskulanak orokorrean: teknika desberdinak erabiliz eginiko eskulanak erakusten dira, ikaslearen interesen arabera. Urritik ekainera bitartean, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea irailean egin behar izaten da. Hala ere edozein momentutan egin daiteke izen ematea, taldean tokia egon ezkero.

 

3.- Iraupen laburreko ikastaroa: Urtean zeha antolatzen da 25-30 ordutako ikastaro bat, teknika jakin bat lantzeko. Ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago irekitzen da izen emateko epea, eta hilabete lehenago iragartzen da ikastaroaren berri.

 

EGUR TAILA IKASTAROAK

 

 

 Txirbil elkartearen eskutik antolatzen dira eta elkarteak San Ignazio auzoan duen egoitzan eskaintzen dira. Urtean 30 ordutako bi ikastaro ireki egiten dira, lehena irailaren erditik Gabonak bitartera eta bigarrena urtarrilaren erditik apirilera artekoa. Izen emateak ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago egin behar izaten dira. Saioak astelehenetan izaten dira, bi ordu t´erdikoak, eta hiru ordutegi izaten dira aukeran: 10:00etan, 16:00etan eta 18:30etan.

 

ZERAMIKA IKASTAROAK

 

 Xalinko elkartearen eskutik antolatzen da bi urtean behin, elkartean Euskaltegiko behe solairuan duen egoitzan....  Urrian abiatzen da eta 30 ordutako iraupena izaten du oinarrizko ikastaro honek. Saioak astelehenetik ostiralera izaten dira, 18:30etatik 20:30etara. Izen ematea irailean zehar egin behar izaten da.

 

ARGAZKIGINTZA IKASTAROA

 

Ikatza elkartearen eskutik antolatzen da urtero 25 ordutako oinarrizko argazkigintza ikastaro teorikoa eta praktiketarako irteera, elkarteak Kultur Etxean duen egoitzan. Udaberrian izaten da eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izaten dira, 19:00etatik 21:00etara. Izen ematea ikastaro hasi aurreko hamabost egunetan egin beharko duzu.