Youtube Youtube

Emakumeon Jabekuntza

PARTE HARTZEA

  • Jabekuntza Eskolako Taldeak: Programan azaltzen diren tailerraz gainera, Urola Garaiko Jabekuntza Eskolan, Emakume Talde ezberdinak biltzen gara astero. Talde hauek zure parte hartzera irekita daude; are gehiago, zurekin parte hartzeko irrikan gaude. Taldeak ezagutu  nahi badituzu, edo hauen inguruan gehiago jakin, hots egin edo idatzi, telefono eta posta elektronikora.

SUA Emakume Etorkinen Taldea, ostegunetan biltzen gara, 16etatik, 18etara, emakume etorkinez eratutako talde bat gara, taldean elkar indartzen eta ahalduntzen gara.

 

Zaintzaile Emakume Taldea, gure familietan, zaintza lanetan aritzen garen emakume talde bat gara, astean behin, besteak zaintzeari uzten diogu, bi orduz, eta gure burua zaintzen dugu. Ostegunetan, 10:00etatik 12:00ak arte biltzen gara.

 

Gure Burua Maitatuz, talde honetan gure auto estimuahobetzeko tresnak lantzen ditugu. Gure burua kontutan hartzea ezinbestekoa da. Beti jartzen ditugu besten arazoak, edo nahiak gure osasun eta gure onuraren gainetik, eta bide hau triste egotera eraman gaitzake. Taldea astelehenetan biltzen da 18:30etatik 20:30etara. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago.

 

Org.Asmoak, neskez osatutako talde feminista gara. Feminismoaz ikasi nahi dugu, eta ikasitakoa plazaratu. Eskolako tailerretan parte hartzen dugu, eta kaleetan ere izaten gara.  Nahi dugunean biltzen gara, elkarrekin egoteko edo ekintzak prestatzeko, eskolako feminismo tailerretan elkar ikusiko dugu.

 

  • Urola Garaiko Koordinadora Feminista: Emakume guztientzako tokia dagoen espazio berri bat da. Emakume edo talde bezala hartu dezakezu parte. Martxoak 8, Ekainak 28 eta Azaroak 25aren inguruko ekintzak antolatzeko  biltzen gara. Eskolan egingo dugu topo elkar.

 

JABEKUNTZA ESKOLA (TAILERRAK)

Ikastaroak eta hitzaldiak

Zer da jabekuntza?

Jabekuntza esaten dugunean ikaskuntza eta kontzientziatze prozesu bat adierazi nahi dugu, hain zuzen ere mundu osoko gizarteak egituratzen dituen sexismoak guri, emakumeoi, ezartzen digun diskriminazio eta gutxiegitasun egoera salatzea eta horren kontra borroka egitea ahalbidetzen digun prozesua.

 

Zer da Jabekuntza Eskola?

Ez da ohiko prestakuntza leku bat. Hori baino gehiago, erreproduzitu egiten du Mugimendu Feministak -emakumeok bizi dugun errealitateari izena jarri ahal izatearren- sortu zuen jakintzaren produkzio kolektibo eta partekaturako metodologia.Esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatzea da kontua, baina baita gorputzaz disfrutatzea ere, eta diskurtsoak, artea, errebindikazioak produzitzea, hau da, munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak eskainiko dizkigun esperientzia bat bizi izatea.

 

Espazio hau emakumeon partaidetza eta jabekuntza sendotzeko dago pentsatuta, eta gizarte justu, askotariko eta osoago bat lortzeko.

 

Jabekuntza Eskolaren proiektuak

Estrategiak eta baliabideak partekatu nahi ditu. Eta, horretaz gain, sareak sortzea ere bilatzen du, horien bidez gure herrietan ikusgarriago eta aktiboagoak izan gaitezen, eta partaidetza handiagoa izan dezagun.

 

Izan ere, ez dugu ahantzi behar oraindik ere, XXI. mendean sarturik gaudela jada, emakumeok diskriminazio handia jasaten dugula; hortxe ditugu, esaterako, bortizkeria sexista, pobreziaren feminizazioa,etab.

 

Eta borroka egin behar dugu errealitate diskriminatzaile horren kontra.Gure arma gure jakituria izango da, hau da, sortzea, gehiago ezagutzea, barre egitea, produzitzea, dantza egitea, gozatzea eta eraldatzea!

 

AHOLKULARITZA ZERBITZUAK (doakoak)

  • Sexualitate aholkularitza: Zerbitzu hau berdintasun sailarekin kontaktatuz eska daiteke, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ere idatziz edo 943.72.56.42 telefonora deituz. Kontsultak astean behin izaten dira.

 

  • Aholkularitza jurídikoa: Udaletxeko gizarte zerbitzuetako teknikarien bitartez bideratuta, 943.73.70.30ra deituz, kontsultak astean behin izaten dira.

 

  • Informatika gela: Jabekuntza eskolan bertan kokatuta dago, Zumarragako Euskadi plazan 5zkian, emakumeentzako erabilera librerako gela doan.