Sariak

LEGAZPIKO UDALAK KLIMA-ALDAKETARI AURRE EGITEKO DUEN KONPROMISOAK ERREKONOZIMENDU PUBLIKOA JASO DU

 

Amurrio, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteizko Udalek errekonozimendu publikoa jaso dute, 'Compact of Mayors' ekimenarekin bat egin dutelako. Ekitaldia Donostiako Kursaal jauregian izan zen joan den azaroaren 25ean.
 
 'Compact of Mayors' hiru helburu nagusi lortzeko munduan egin den ahalegin kooperatiborik handiena da. Hauek dira helburu horiek: berotegi-efektuko gasak murriztea, ahalegin horretan egiten diren aurrerabideen segimendua egitea eta klima-aldaketaren inpaktuetarako prestatzea.
 
Jasotako agiriak azkeneko urteetan egindako lana aitortzen die aipatu Udalei eta haiek, era berean, udalerri mailan klima-aldaketaren aurkako borrokan etenik gabe lanean jarraitzeko hartutako konpromisoa berretsi dute.
 
 
BESTE ERREKONOZIMENDUAK
 
- 2013: Legazpik, ‘Bidezko merkataritzaren aldeko hiria’ izendapena jaso zuen, udalerrian produktu berdeak ezagutzera emateko eta haien kontsumoa bultzatzeko egindako ekimenengatik.
- 2012 : Urrezko tak21 saria. Udalsarea 21ek, jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak, Legazpiko Agenda 21aren kalitatea aitortu eta saritu zuen 2012ko Urrezko tak21 saria emanez. 
- 2012: Erreka egunak 10 urte bete zituen eta Tokiko iraunkortasun saria lortu zuen Udalsarea 21etik, Hezkuntza iraunkortasunaren kategorian.
- 2010: Udalak Ilinti elkartearekin egindako zenbait kanpainengatik, −"Legazpiko denda berdeak" eta "Pisuzko arrazoiak"− Udalsarea 21 saria jaso zuen klima-aldaketaren kategoriaren barruan.
- 2008: III. Ekintza plana dela eta, "Tokiko iraunkortasunaren" sarietan finalista geratu zen; proiektu berritzaileen kategorian.
- 2006: Ikuskaritza gainditu eta gero, paperaren eta energia elektrikoaren kontsumoa murriztearen ondorioz Legazpiko Udalak Ekoscan ziurtagiria jaso zuen IHOBEren eskutik. Udal bulegoari dagokion ziurtagiria eta udal lantaldeari dagokiona urtero eguneratzen dira. Urte berean ospatu zen ‘Aste Berdea’ zela eta zoriondua izan zen Udala.