Youtube Youtube

Kultur ekitaldiak

Urtean zehar hainbat eta hainbat kultur ekitaldi eta jarduera burutzen dira, zuzenean Udalak antolatuak batzuk eta kultur elkarteek sustaturikoak besteak, Udalarekin dituzten hitzarmenen bidez.
 

ERAKUSKETAK

 
 
Kultur Etxeko erakusketa aretoan burutzen dira hamabostero, uztaila eta abuztua izan ezik, arte adierazpen desberdinak eta erakusketa didaktikoak izaten dira nagusiki.
 
 
 
 
 
 
 

IKUSENTZUNEZKO EMANALDIAK

Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira urtarriletik apirilera eta urritik abendura bitartean hilean behin, ostiralez. Emanaldien gaiak mendia eta bidaiak izaten dira.
 
 

OPERA eta ZARZUELA EMANALDIAK DVDan

Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira hilean bana urritik apirilera bitartean. Opera bakoitza bi saiotan eskaintzen da eta zarzuela saio bakarrean.
 
 

MUSIKA

Protagonismo berezia dute herriko musika taldeek urtean zehar eskaintzen edo antolatzen dituztenak, hala nola Santikutz Abesbatzak, Alaitasuna Errondailak, Legazpi Musika Bandak eta Goiz Deia Txistulari Taldeak.
Horiez gain azaroan “Azaroan Musika” ziklo berezia antolatzen da herriko eragileekin elkarlanean eta Azaroko asteburu guztietan musika emanaldiren bat egoten da gutxienez.
Muska Parkean ekimena ere izaten da uda garaian, eta herriko natura-guneetan burutzen dira emanaldia, musika eta natura uztartuz.
 

 

 

DANTZA

Legazpiko Ezpata Dantza dugu alor horretan bereizgarri nagusia eta maiatzaren 3an eta Mirandaola Egunean izaten da dantza hau ikusteko aukera. Horrez gain herriko bi dantza taldeek eskaini eta antolatzen dituzten ekitaldiak izaten dira urtean zehar. Azpimarratzekoak apirilaren bukaerako Dantzari Txiki Eguna, maiatzean jokatzen den Haurren Euskadiko Neskatxena Txapelketa eta urtarrilean jokatzen den Gipuzkoako Haurren Aurresku Txapelketako Kanporaketa. Horrez gain Euskal Herritik kanpoko dantza taldeen emanaldiak antolatzen dira.
 
 

ZINEA

Latxartegi Aretoan eskaintzen dira urritik apirilera bitartean Legazpi Zine-Klub taldearen ekimenez. Ostiraletan zine-klub saioak izaten dira eta igandeetan arratsaldean haurrentzako saioa eta iluntzean filma komertzialagoak eskaintzen dira.
 
 

LEHIAKETAK

Hauek ere herriko kultur elkarteek sustatu eta kudeatuak dira.
 
Herri Mailakoak
  • Gabon Irudi Lehiaketa: haurrei zuzendua, abenduan.
  • Marrazki Lehiaketa: haurrei zuzendua, maiatzean.
Irekiak
  • Estatu Mailako Argazki Lehiaketa.
  • Argazki Rallya, heldu eta haurrentzat.
  • Kanpoan egin beharreko Pintura Lehiaketa.
 

UZTAILA KULTURALA

 
 
Azken honetan uztaila guztian kultura eta aisia kalean uztartzen duten ekitaldiak antolatzen dira adin eta gustu ezberdinak ase nahiz.
 

 

 

KULTURA ARTEKO EGUNA

 
Urriko lehen larunbatean egiten da Oripavi elkarteak sustaturik. Legazpin bizi diren atzerritarren komunitatea hobeto ezagutu eta guk ere beraiek hobeto ezagutu ditzagun: gastronomia eta artisau azoka, herri bazkaria, musika, dantza,… 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

ASTEBURU MIKOLOGIKOA

 
Urriko asteburu batean egiten da herriko talde batek sustaturik eta ekimen nagusienak, larunbat arratsaldean egiten den sailkapena, eta igandean egiten den erakusketa izaten dira.