Legealdi plana 2015-2019

Agiri honek, udalerriaz duen ikuspegira hurbiltzeko Gobernu Taldeak estrategikotzat jotzen dituen helburuak biltzen ditu.

 

Aurrekariak eta justifikazioa

Udal erakundea egitura arina, modernoa, gardena eta, batik bat, eraginkorra eta efizientea bihurtzeko lan zirraragarrian murgilduta, gobernu taldeak lan tresna berri bat landu beharra ikusi du, Tokiko Administrazioan ohikoa ez den baina erakargarria eta berritzailea den lan tresna: Legealdi Plana.

 

 

Planifikazio Estrategikoaren erabilera eremu publikoan ezinbesteko erremintatzat jotzen da baliabideen lehentasuna eta esleipena identifikatzeko, are gehiago emaitzekin lotutako kudeaketa lortzeko aldaketen eta eskakizun handiko testuinguruan gaudenean.

Ekintza politikoa Legealdi Plan batekin zehazteak onura asko ditu, zalantzarik gabe:

 

• Arlo bakoitzaren helburuak ezarri eta lehenesten ditu.

• Udal Aurrekontuak egitea errazten du, baliabideak aldez aurretik lehenetsitako helburuen arabera arrazionalizatzean eta banatzean haiek egiteko oinarrizko elementua bihurtzen delako.

• Gobernuaren lana errazten du, haren bide orria bihurtzen delako.

• Betetze‐maila neurtzea ahalbidetzen du, bai herritarren aldetik baita oposizioaren aldetik ere.

• Kudeaketa publikoan gardentasunaren eta parte hartzearen ikurra bihurtzen da.

 

Legealdi Plana egiteko prozesua Alkatetza buru dela gauzatu da, eginkizun horretan sortu berri den Zuzendaritza Taldearen laguntzarekin. Azpimarratzekoa eta eskertzekoa da udal langile guztien laguntza eta parte hartzea, horri esker Planak gure egoera zehatzean eta egun bizi dugun errealitatean oinarritutako proposamenak biltzen baititu.

 

 

Gure xedea

Xedeak, besteak beste, honakoak zehazten ditu: legealdi honetan bereziki garatuko dugun jarduera, prestatu beharreko zerbitzuekin bete nahi ditugun beharrak, zerbitzuak zein egoeran garatuko diren eta eman nahi dugun irudi publikoa; azken finean, gure Xedea galdera honi ematen zaion erantzunarekin zehazten da: Zertarako gaude udaletxean?.

Gobernu talde honen Xedea legazpiarren, bisitan etorriko diren eta gure udalerrian lan profesionala gauzatzeko interesa agertuko dutenen beharrei eta itxaropenei erantzuna ematea da. Haiek dira, bikaintasuna eta berrikuntza helburu izanik, lanean ari den gizatalde profesionalak eskaintzen dituen udal zerbitzu publiko eraginkorrak prestatzearen ardatz nagusia.

 

Legealdi planaren aurkezpena

Legealdi plana