Bihartik aurrera, osteguna, hilak 10, igeltsero eta margotze lanak egingo dituzte Kultur Etxean. Ahaleginduko dira zerbitzu orokorrak betiko moduan eskaintzen, eta jendeari ahalik eta eragozpen gutxien eragiten, baina Udaletik jakinarazi dutenez, zenbait gune itxi egin beharko dituzte edo aldaketak izango dira horietan. Beraz, herritarrei deia egin diete pazientzia izan dezaten. Hilaren 15era arte iraungo dute lanek.
Bestalde, gogorarazi, Kultur Etxeko zerbitzu guztiak soilik goizez egongo direla irekita uztail osoan. Gazteentzako Informazio Bulegoa eta Nerabe Zerbitzua, 11:00etatik 13:30era; Kultura Zerbitzua, 10:00etatik 13:00etara, eta KZ Gunea, 09:00etatik 13:00etara, begiraleekin, eta 13:00etatik 14:00etara, begiralerik gabe. Azkenik, liburutegia, 10:00etatik 14:00etara.