pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sorgintxuloren abisua
22
Api
2020

Sorgintxuloren abisua

Kontrako mezurik jaso ezean, aurtengo udalekuek martxan jarraitzen dute.

 

Sorgintxulo Aisialdi taldeak urtero udalekuak antolatzen ditu.

Ekintza aurrera eraman ahal izateko

Udalaren eta Diputazioaren dirulaguntza jasotzen du.

 

Aurtengo udalekuak uztailaren 17tik 31ra bitartean

Hortigüela (Burgosen) antolatzeko asmoa dute.

 

Koronabirusak izenemate-prozesuan  bete-betean harrapatu zien

eta izenematea on line egin bazuten ere,

geroztik gazteekin ez dute bestelako kontakturik izan.

 

Hori dela eta, gazteei zabaldu beharreko mezua helarazi digute,

horren berri zabaltzeko eskatuz.

 

►Gazteei zuzenduriko eskutitza

 

" Aupa gaztek!

Zer moduz daramazue konfinamendua? Egunak igaro dira udalekuen izen ematea egin ostean hitzartuta genuen 2020ko udalekuetarako zozketaren data pasa zenetik, baina jakin ez garela zuetaz ahaztu!

COVID-19-ak eragindako egoera honek ezjakintasunera eraman gaitu aurtengo ekintzen aurrean. Hala ere, gure esku dauden aurrerapausoak ematen ari garela azaleratu nahi dizuegu.

Guzti hau horrela izanik, kontrako mezurik jaso ezean, aurtengo udalekuek martxan jarraitzen dutela esan nahi dizuegu, nahiz eta zozketa, diru sarrerak eta bestelako izapide batzuk etetea erabaki dugun.

Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu!

 

Gora Sorgintxulo!"

Albiste guztiak