pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko jaieguna irailaren 14a izango da.
24
Api
2020

Legazpiko jaieguna irailaren 14a izango da.

Gaur egungo pandemiak aurtengo jai nagusiak aldatu beharra eragin du.

Udalek herriko jaiegun bat izendatzen dute urtero. Legazpin egun hori maiatzaren 3a izaten da baina aurten, hilaren 3a igandea denez, maiatzaren 4a izendatu zuten herriko jaiegun.

 

Gaur egungo egoeran, osasun-larrialdiko egoeran eta Osasunaren Munduko Erakundeak deklaratutako pandemia batean, Udalak uste du ezingo dugula maiatzaren 4an bertako jaiaz gozatu edo, gutxienez, normaltasunez gozatu.

 

Hori dela eta, Alkatetzak, talde politikoetako bozeramaileei galdetu ondoren, Legazpiko jaieguna maiatzaren 4tik irailaren 14ra aldatzea erabaki du, eta erabaki horren berri eman dio Eusko Jaurlaritzako Laneko Lurralde Ordezkaritzari.

 

Ikusi Alkatetzaren dekretua

Albiste guztiak