pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Domu Santu eguna
27
Urr
2020

Domu Santu eguna

Hilerrian COVID-19 kutsatzeak saihesteko neurriak

 

Hilerrian COVID-19 kutsatzeak saihesteko neurriak

 

Jende asko joan ohi da Domu Santu egunez hilerrira eta, bizi dugun egoera kontuan hartuta, Udalak prebentzio-neurri hauek hartzea erabaki du:

 

·        Gel hidroalkoholikoa eta eskularruak jarriko ditugu herritarren esku bi mahaitan, hilobiak eta panteoiak garbitzeko.

·        Ibilbideak adierazteko geziak ipiniko ditugu lurrean, jende pilaketak saihestu asmoz.

·        Informazio kartelak ipiniko ditugu gogorarazteko derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea eta pertsonen artean 1,5 metroko tartea uztea.

·        Udaltzainek zainduko dute hilerriko edukiera ez dela gainditzen.

 

Udalak dei egiten dizue zuhurtziaz joka dezazuen eta bete ditzazuen koronabirusaz kutsatzea saihesteko prebentzio- eta babes-neurriak

Albiste guztiak