pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du
29
Urr
2020

Azaroan, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du

Aurrez-aurreko formazio saioak ere jarraituko dute, gehienez 4 lagunekin, arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Gainerako zerbitzuak hitzorduarekin.

Aurrez-aurreko formazio saioak ere jarraituko dute, gehienez 4 lagunekin, arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Gainerako zerbitzuak hitzorduarekin.

 

KZguneak jakin arazi digu zuzeneko hitzaldiekin jarraituko dutela azaroan ere, YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldi hauetan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko KZguneko kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

 

Azaroaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

 

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi

 - Azaroak 3, 11:00 - 11:30. Gaztelaniaz.

Hitzaldirako esteka hemen.

- Azaroak 5, 11:00 - 11:30. Euskaraz.

Hitzaldirako esteka hemen.

 

2. astea: Nola gezurtatu berri faltsuak
- Azaroak 10, 18:00 - 18:30 / Euskaraz.

Hitzaldirako esteka hemen.
 - Azaroak 12, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz.

Hitzaldirako esteka hemen.

 

3. astea: Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin
- Azaroak 17, 11:00 - 11:30 / Gaztelaniaz.

Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 19, 11:00 - 11:30 / Euskaraz.

Hitzaldirako esteka hemen.

 

4. astea: Podcast-ak entzuteko app eta webguneak
- Azaroak 24, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen. 

- Azaroak 26, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
 

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak

 

KZguneko gainerako zerbitzuak aurrez aurre eskainiko dira, arratsaldez, baina hitzorduarekin, 943023663 telefonora deituz 9:00etatik-13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara.

Albiste guztiak