pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

#EuskadiBonoDenda Legazpiko dendetan
30
Urr
2020

#EuskadiBonoDenda Legazpiko dendetan

10 €-ko deskontuak 30 €-ko erosketak egitean, gehienez 4 bonu pertsonako.

Urriaren 30etik abenduaren 31ra #EuskadiBonoDenda programa egongo da martxan.

Nola aprobetxa dezakezu?

  • Gutxienez 30 € erosiz gero, 10 €-ko deskontua lortuko duzu.
  • Programari atxikitako establezimenduetan bakarrik. Legazpin hauek dira: 

https://www.euskadibonodenda.eus/es/establecimientos

  • Bonoa dendan bertan eskatu.
  • Gehienez 4 bonu gehitu ditzakezu abenduaren 31ra arte, eta establezimendu batean edo batzuetan baliatu ahal izango dituzu. NAN agiria erakutsi beharko duzu.
  • Epea: 2020ko abenduaren 31ra arte

#EuskadiBonoDenda Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatuta garatutako programa da, hiru lurralde historikoetako merkataritza-ganberen laguntzarekin.

Legazpiko Udalak kanpaina horren alde egin du, eta 15.000 euro gehiago jarri ditu, Legazpin atxikitako saltokiek deskontu-bonu gehiago izan ditzaten.

Albiste guztiak