pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Badator EUSKARALDIA!
03
Aza
2020

Badator EUSKARALDIA!

Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa martxan!

Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa martxan!

 

Euskaraldiaren herri-batzordeak herri mailako ipuin-lehiaketa antolatu du, Euskaraldia hasi aurreko egunak girotzeko. Ipuin laburren lehiaketa izango da, izan ere, gehienez, ipuinek 11 lerro izan ditzakete. Ipuinak “Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin” gaiaren ingurukoak izango dira. Ipuin lehiaketak hiru kategoria izango ditu:

 

  • 1. kategoria, haurrena: 2007 baino geroago jaiotakoentzat
  • 2. kategoria, gazteena: 2003-2006 urteen artean jaiotakoentzat
  • 3. kategoria, helduena: 2003 baino lehenago jaiotakoentzat

 

Sariak, berriz, erosketa–bonoak izango dira, herriko merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduetan erabiltzeko:

 

  • 1. kategoria: 50 €-ko erosketa-bonoa
  • 2. kategoria: 100 €-ko erosketa-bonoa
  • 3. kategoria: 200 €-ko erosketa-bonoa

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak

Irakurri oinarriak, animatu eta parte hartu!

 

Argibide gehiago:

 

  • Euskaraldia herri-batzordea:  608 60 72 23 whatzappean
  • Euskara zerbitzua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Albiste guztiak