pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udal Liburutegiko gomendioak udarako : "Biblioporrak 2021"
21
Eka
2021

Legazpiko Udal Liburutegiko gomendioak udarako : "Biblioporrak 2021"

Legazpiko Udal Liburutegia ekainaren 14tik Abuztuaren 31ra 10:00etatik 14:00etara irekita

Udako oporraldia gertu dela eta, Legazpiko udal liburutegiak Biblioporrak irakur gida kaleratu du beste liburutegi batzuekin elkarlanean.


Irakur gidak, adin ezberdinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta pelikulak gomendatzen ditu.
Euskarazko zein gaztelaniazko liburuak jasotzen ditu irakur gidak, adinaren arabera sailkatuta: sei urtera bitarteko haurrak, seitik bederatzira, bederatzitik aurrera, gazteak eta helduak. Horrez gain, 3 musika disko eta sei pelikula ere gomendatzen ditu.

Biblioporrak irakur gida liburutegian bertan eskuratu daiteke.
Honetaz gain, ikastetxeetan ere banatu dira ikasleentzako aleak.

Bota begirada bat gidari hemen.

Uda garaian ere Irakurketa eta Udal liburutegia bide-lagun izan ditzazun, abuztuan ere liburutegia zabalik izango duzu 10:00etatik 14:00etara, irailerarte luzatuko dizugu mailegu epea, eta nahi adina dokumentu hartu ahal izango dituzu, eta gainera Irakurketa gomendioak ere zure esku jartzen ditugu.

Albiste guztiak