pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza
26
Urr
2021

Azaroko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Kultur egitaraua

KZguneko planifikazioa

 

Azaroko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

 

KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza eta youtubeko hitzaldien berri ere. Azaroan Legazpiko KZgunea arratsaldez egongo da irekita 16:00-20:00etara.

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

 

Azaroko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Deskargatu zure COVID pasaportea ziurtagiriarekin eta ziurtagiririk gabe
- Azaroak 9, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

- Azaroak 11, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: QR kodeak erabiltzea
- Azaroak 16, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

- Azaroak 18, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Identifikazio eta sinadura digitalen motak
- Azaroak 23, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen

- Azaroak 25, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Zertarako blaio dute Siri edo Alexa bezalako asistenteak?
- Azaroak 30, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

Abenduak 02, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Albiste guztiak