pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko X. Ziklo kros sari nagusia
29
Urr
2021

Legazpiko X. Ziklo kros sari nagusia

Urtatza zaharrean azaroaren 1ean

Urtatza zaharrean azaroaren 1ean

 

Telleriarte Txirrindulari elkarteak antolatuta, datorren astelehenean, azaroak 1, ospatuko da Legazpiko X. Ziklo Kros Sari Nagusia Urtatza-Zaharreko zelaie gogorretan.

Parte hartuko duten txirrindularien maila desberdinak eta bakoitzaren ordutegia honako hauek izango dira:

 

  • 09:30 – Master maila.
  • 10:20 – Kadete mailako emakumeak eta gizonak.
  • 11:20 – Junior mailako gizonak eta Open eta junior mailako emakumeak.
  • 12:30 – Open mailako gizonak.

Bataz beste 300 partaide espero dira baina oraindik gaurko egunaren amaierarte, izenematea irekita dagoenez, ez da kopurua zehatza jakingo. Hauen artean 10 legazpiar arituko dira. Hala nola; Imanol Ugarte, Aitor Zabaleta, Oskar Gonzalez, Iñaki Astigarraga eta Iñaki Goiburu Master mailan. Ander Ibarguren Elite mailan eta Ander Ormazabal (23 urtetik azpikoa). Beñat Ballina eta Gari Ugarte jubenil mailan. Julen Ballina kadete mailan.

Albiste guztiak