pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika 2021-Txomin & Txistuman deskontzertuan
03
Aza
2021

Azaroan Musika 2021-Txomin & Txistuman deskontzertuan

Azaroaren 7an, Igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoan. Haur-familientzako dramatizatutako kontzertua

Azaroaren 7an, Igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Haur-familientzako dramatizatutako kontzertua.

 

Txomin txistu hiztun bat da, eta banda bateko zuzendaria ere bada: munduko instrumentu musikal tradizionalei buruzko kontzertu didaktikoak ematen dituen musikari banda bat zuzentzen du.

Txistuman Ivanen “identitate sekretua” da. Ivan bandako musikaria da, fantasia handikoa; baina bandan ez diote uzten irudimena nahi beste askatzen. Bere betebeharra euskal instrumentuak jotzea baino ez da.

Behingoz, Ivan lehena heldu da kontzertura. Hasteko ordua da, baina, non daude beste musikariak?

Zer gertatuko ote da? Aurkituko ote ditu sasoiz Txomin txistuak musikariak? Kapaz izango ote da Txistuman besteen instrumentuekin endredatzeko gogoari eusteko?

 

Emanaldia doakoa izango da, eta sarrera librea izango da espazioaren edukiera osatu arte.

Musukoa derrigorrezkoa izango.

Latxartegi Aretoko ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.

Ekitaldian ezingo da jan eta edan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diruz lagundutako emanaldia

Albiste guztiak