pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Familian elkarrekin jolasean
08
Aza
2021

Familian elkarrekin jolasean

Azaroaren 13an, larunbata, Euskal Herria plazan

Azaroaren 13an, larunbata, Euskal Herria plazan

 

Haurrek eta gurasoek elkarrekin jolastuko dute, familian, datorren larunbatean, azaroaren 13an, arratsaldeko 17:00etan Euskal Herria plazan, Sorgintxulo Aisialdi taldeak aurrera eramango duen 15. Euskal Jolasen Festan. Eguraldi txarrarekin, Azokan egingo da.

 

Hezkuntza zerbitzuak antolatutako ekintza honetan 4 urtetik Lehen Hezkuntza 4. mailara bitarteko haurrek eta haien gurasoek, aitona-amonek, osaba-izebek, zaintzaileek,... har dezakete parte. Ordu bete pasatxo iraungo duen ekintzan euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte, ondoren praktikan jar ditzaketenak. Nahitaezkoa izango da maskara beti jarrita eramatea.

 

Izenematea

Gurasoek eta seme-alabek izenemate bakarra egin beharko dute. Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman. Hau da, haur guztiak pertsona heldu baten ardurapean egongo dira.

Izenematea hurrengo ostegunera arte egin daiteke, azaroak 11, arratsaldeko 15.00ak arte,

  • herriko ikastetxeetako idazkaritzetan eta On-line,
  • kartelean agertzen den QRren bidez edo

Formulario hau betez

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Aurrera eraman duten azken jarduera Trikornio txapelketa izan da. Hilabete honetan ere Txuri Urdin izotz jauregira joango dira.

Ikusi Kartela

Albiste guztiak