pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika 2021-Bixente Martinez
10
Aza
2021

Azaroan Musika 2021-Bixente Martinez

Azaroaren 14an, Igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoan

Azaroaren 14an, Igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoan.

 

Oskorriren kantuetan oinarritutako “Txoria buruan eta ibili munduan” lan berriarekin dator Bixente Martinez, Oskorriko kide-ohia.

Gitarra ezberdinak erabiliko ditu ikuskizun honetan, eta Haatik Dantza Konpainiako bi dantzariekin batera, Leire Romero eta Aimar Odriozola, begirada berri batekin jarriko dituzte oholtza gainean Oskorriren abestiak.

Emanaldia doakoa izango da, eta sarrera librea izango da espazioaren edukiera osatu arte.

Musukoa derrigorrezkoa izango.

 

Latxartegi Aretoko ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.

Ekitaldian ezingo da jan eta edan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diruz lagundutako emanaldia

 

 

Albiste guztiak