pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkien Erakusketa ikusgai Kultur Etxean Gabonetan
20
Abe
2021

Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkien Erakusketa ikusgai Kultur Etxean Gabonetan

Abenduaren 22tik Urtarrilaren 5era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara

Abenduaren 22tik Urtarrilaren 5era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

 

Kultur Etxeko Erakusketa gelak bi marrazki erakusketa hartuko ditu gabon egun hauetan.

 

Aretoaren beste zatian, Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkiak izango dira ikusgai. Hona aurkezpen testua:

 

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esnaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko.Artistak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.

Albiste guztiak