pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aurretiko hitzordua kiroldegian
29
Abe
2021

Aurretiko hitzordua kiroldegian

Abenduaren 30tik eta 2022ko urtarrilaren 28a bitartean

Abenduaren 28ko Lehendakariaren 51/2021 Dekretuan prebentzio-neurri espezifikoak adierazten dira osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

 

Horrela, beste batzuen artean eta 2022ko urtarrilaren 28a bitartean kirol instalazioei dagozkionak:

  • Gehienezko edukiera %60koa izango da.
  • Barruko instalazioetan kirol-jarduera, taldeko 10 pertsona arteko taldeetan egituratuko da.
  • Aldagelen erabilera %50eko okupaziora mugatzen da.
  • Dutxak banaka erabiliko dira edo pertsonen artean bi metroko distantzia gorde beharko da.

Hau horrela izanik, Legazpiko Udalak kirol instalazioetara sartzeko eta erabiltzeko  berriro Aurretiko Hitzordua aktibatzea erabaki du. Erreserbak, soilik, abonatuek egin izango dituzte ondorengo esteka honetan:

www.legazpi.eus/kirol-ataria

Albiste guztiak