pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Inauterietako asteburuan edukiontzi gehiago erre dituzte
01
Mar
2022

Inauterietako asteburuan edukiontzi gehiago erre dituzte

Bi asteburuetan erretako edukiontzien kostua 15.951,39 eurokoa da

Inauterietako asteburuan, erre egin dituzte hondakinen edukiontziak, beste behin ere.

 

Oraingoan, hiru izan dira erreta agertu diren edukiontziak:

  • Saturnino Telleria kalea 6an bat
  • Beste bi Plazaola kalea 17an

Bigarren asteburua da edukiontziak ostiralean eta igandean erretzen direla, eta ez dirudi kasualitatea denik.

Gainera, igandean Plazaola kalean erretako edukiontziak etxebizitzen eta aparkatutako ibilgailuen ondoan zeuden, baina, antza denez, horrek ez die axola Legazpin jardutea erabaki dutenei.

Egoera larria dela ulertuta, Udalak Ertzaintzari eskatu dio Udaltzaingoarekin elkarlanean aritzeaz gain, Legazpiko zaintza areagotzeko.

Albiste guztiak