pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpik gonbita jaso du, Murtziako Erkidegotik
03
Mar
2022

Legazpik gonbita jaso du, Murtziako Erkidegotik

Alkateak, gaur,  ELOGE bikaintasunaren Europako zigilua lortzen izandako esperientzia partekatuko du

Alkateak, gaur,  ELOGE bikaintasunaren Europako zigilua lortzen izandako esperientzia partekatuko du.

 

Murtziako Autonomia Erkidegoak, Gardentasun, Segurtasun eta Larrialdi Sailaren bidez, udalek Tokiko Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigilua (ELoGE) eskura dezatela bultzatu eta sustatu nahi du. Europako Kontseiluaren tresna horrek gobernantza eta berrikuntza demokratikoan bikaintasuna sustatzen du.

Legazpiko Udalak 2018an eskuratu zuen gobernantzako bikaintasunaren Europako zigilua. Hori dela eta, gonbidapena jaso du bere esperientzia partekatzeko gaur martxoaren 3an, ostegunean, izango den honako jardunaldian: “Gobernantzako Bikaintasunaren Europako zigilua: udal Gobernu Onerako tresna”.

Jardunaldia Murtziako Unibertsitateko ‘La Merced’ Campusean egingo da, ELOGE ziurtagiria eskuratzeko prozesua unibertsitate horretako Gobernu Onaren eta Osotasun Publikoaren Katedrak bideratuko duelako.

Alkateak telematikoki hartuko du parte jardunaldian eta berekin batera, Gasteizko Udaleko Herritarrentzako Arreta eta Gardentasun Zerbitzuko buruak.

2017az geroztik, EUDEL da Euskadiko udaletan ELOGE zigilua ezartzeko Europako Kontseiluak akreditatu duen eskualdeko plataforma.

Europako metodologia euskal errealitatera egokitu zen 2017an eta 2018an 13 udaletan egindako bi esperientziaren bidez; horietatik 7k ziurtagiria lortu zuten, eta Legazpi izan zen horietako bat.

Albiste guztiak