pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Larunbat honetan, Legazpin jokatuko da pilota mistoko binakako Master Laboral Kutxaren finalerdia
04
Mar
2022

Larunbat honetan, Legazpin jokatuko da pilota mistoko binakako Master Laboral Kutxaren finalerdia

Martxoaren 5ean, larunbatean, 17:30ean Urbeltz pilotalekuan. Sarrera: doan

Martxoaren 5ean, larunbatean, 17:30ean Urbeltz pilotalekuan. Sarrera: doan.

 

Emakume Master Cup-ek emakumeen eskupilotako txapelketak antolatzen ditu urtean zehar, tipologia eta maila desberdinetakoak.

Emakumeen binakako txapelketaren VI. edizioa bi kategoria nagusitan banatu da, erabili beharreko materialaren arabera: pilota goxua eta pilota mistoa. Eta horien barruan, beste bi talde bereizi dira: gazteen eta seniorren kategoriak pilota goxuan, eta sustapen eta elite kategoriak, pilota mistoan.

Larunbatean, pilota mistoko promozio eta pilota mistoko elite mailakoen finalerdiak jokatuko dira Legazpin. Honako pilotariak neurtuko dira:

  • Pilota mistoa promozio mailan
    • Amaia Arrastia- Irati Paternain
    • Miren Gisasola-Olatz Insausti
  • Pilota mistoa elite mailan
    • Leire Garai- Miriam Arrillaga
    • Maddi Barrokal-Nora Mendizabal

Finalerdiak hasi aurretik, Irati Arroyo legazpiarrak lagunarteko pilota-partida jokatuko du eta horregatik, animatzen ditugu legazpiar guztiak Urbeltz pilota lekura hurbiltzera eta Irati animatzera.

Sarrera DOAN izango da.

 Ikusi pilota partiden kartela 

 

Albiste guztiak