pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Konfiantza sortzeari buruzko tailerrak
08
Mar
2022

Konfiantza sortzeari buruzko tailerrak

Legazpiko merkatariei zuzenduak. Eman izena lehenbailehen!

Helburua merkataritzaren arlo guztietan konfiantza indartzen ikastea da.

Arantxi Eizagirre hezitzaile eta coach profesionalak emango ditu. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du merkataritza-sektorean.

Ilintiko Merkataritzako Bulego Teknikoak antolatu ditu eta Legazpiko Udalak ordaindu.

 

Honako gai hauek jorratuko dituzte:

1. Kontrastea, egungo egoera eta nire negozioarena. Non duzu jarrita salmentaren fokua?

2. Konfiantza sortzen duten trebetasunak.

3. Bezeroekin elkarreragiteko tresna eraginkorrak. Eta tresna berriak integratzen baditugu?

4. Ekintza-plana. Zer egingo dut hemendik aurrera?

 

Tailerrak martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n izango dira, 14:00etatik 16:00etara, Kultur Etxean.

Legazpiko edozein saltokik parte har dezake.

 

Oso pozgarria da saio hauetan Legazpitik irten gabe parte hartu ahal izatea!

Parte hartzeko, bidali whatsapp bat edo deitu 627 342 158 telefonora

Albiste guztiak