pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea
14
Mar
2022

Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea

Martxoaren 24a baino lehen, Ikastetxeetako idazkaritzetan

Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.

 

HH5etik DBH2ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta eskolen bidez jasoko dute deialdia eta izen emate inprimakia jasotzen duen orria. Izen emate zatia bete eta bakoitzak bere ikastetxean entregatu beharko du martxoaren 24a baino lehen.

Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak, eta arropak jasotzekoak ere, eskolen bidez banatutako orrian horren berri ere ematen da.

 

  • Entsegu egunak: Apirilak 4, 7, 11 eta 25, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
  • Erropak jasotzea:

            Apirilak 6: LH4,LH5,LH6,DBH1,DBH2

            Apirilak 8: HH5, LH1,LH2, LH3.

16:30etatik 18:00etara, Itxaropen,11 behean.

Albiste guztiak