pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sorgintxuloren kanpaldia, uztailaren 15etik 29ra
16
Mar
2022

Sorgintxuloren kanpaldia, uztailaren 15etik 29ra

DBH-koek izena eman dezakete, martxoaren 18an taldearen lokalean

Sorgintxulo Aisialdi taldeak gogotsu eutsi dio bere jarduerari eta bi urteko etenaren ondoren, aurten kanpaldia Talveila herrian (Sorian) antolatzeko asmoa du uztailaren 15etik 29ra.

 

Kanpaldian DBH-koek har dezakete parte eta izena eman dezakete datorren ostiralean, martxoaren 18an 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen auzoa 5, behea-eskubitara).

Gazte bakoitzak gehienez, bere izena eta beste batena eman ditzake.

Prezioa: 300 euro. Guztira 60 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du hurrengo ostiralean, martxoaren 25ean, 18:00etan, Kultur etxeko areto nagusian.

Sorgintxulo taldeak kanpaldia aurrera eraman ahal izateko Legazpiko Udalaren eta Diputazioaren diru-laguntza jasotzen du.

Albiste guztiak