pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sorgintxulorekin Lakiolara
18
Mar
2022

Sorgintxulorekin Lakiolara

Apirilaren 1etik 2ra, DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin

Apirilaren 1etik 2ra, DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin

 

Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin Lakiolako aterpetxera.

Apirilaren 1eko 16:00etan abiatuko dira Laubideko errotondatik Lakiolarantz eta gaua bertan igaro ondoren, apirilaren 2an itzuliko dira, 19:30etarako.

Irteera honek helburu bikoitza du: batetik gaztetxoekin euskaraz ongi pasatzea eta, bestetik, uztaileko kanpaldira joateko aukera duten gaztetxoekin harremanetan jarri eta elkar ezagutzea.

 

Izenematea:

Izen-ematea martxoaren 24an egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen 5, behea). Horretarako, eskoletan aldez aurretik banatutako izen-emate orria eraman beharko dute gazteek, gurasoek sinatuta eta dirua (8 €).

30 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du martxoaren 30ean, 17:00etan, Kultur etxean.

 

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Ikusi kartela

Albiste guztiak