pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoaren 26an, larunbatean, ginkana Sorgintxulo taldearekin
20
Mar
2022

Martxoaren 26an, larunbatean, ginkana Sorgintxulo taldearekin

Izen-ematea martxoaren 23ra arte

Izen-ematea martxoaren 23ra arte

 

LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko duen ginkanan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, martxoak 26, arratsaldeko 17.00etan Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin, Azokan edo Urbeltz pilotalekuan. Gutxi gorabehera 18.30ak aldera amaituko da ekintza.

Ginkana, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte.

Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.

 

Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

Izen-ematea hurrengo asteazkenera arte egin daiteke, martxoak 23, arratsaldeko 15.00ak arte,  hurrengo formularioa betez edo herriko ikastetxeetako idazkaritzetan.

Albiste guztiak