pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura: "La Pasión según San Mateo", Bach
23
Mar
2022

Kursaal Eskura: "La Pasión según San Mateo", Bach

Apirilak 4, astelehena, 19:30ean. Kursaal Auditorioan. Izen emateko azken eguna: Martxoak 30

Apirilak 4, astelehena, 19:30ean. Kursaal Auditorioan. Izen emateko azken eguna: Martxoak 30

 

Il Giardellino Baroque Orchestra

Vocalconsort Berlin

Easo Eskolania

Marcus Creed, zuzendaria


Musika barrokoaren historiako obra nagusi honek Kristoren oinazea eta heriotza aurkezten ditu. Bachek beste inork egin ezin zezakeen moduan uztartzen dira testua eta musika, ebanjelioko testuarekiko fideltasuna, sorkuntza poetiko gorena, pietatea...

 

  • SARRERAK EROSTEKO

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu

sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

 

  • AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Autobusak honako lekuetan egingo du geldialdia:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

 

Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): martxoaren 30a.

 

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

Albiste guztiak