pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak
25
Mar
2022

Gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

Abian da 2022ko dirulaguntza programa

Legazpiko Udaleko Gobernu Batzordeak, otsailaren 28an egindako bilkuran, gazteentzako etxebizitzak alokatzeko laguntzen 2022rako deialdia onartu zuen.

Diru-laguntzen deialdia 2022ko martxoaren 21eko GAOn argitaratu da.

Laguntza hauen helburua da eskatzaileen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairuren zati bat ordaintzen laguntzea, baldin eta etxebizitza horren errentariak badira edo, eskabideak aurkezteko epearen barruan eta eskaerarekin batera, 2022ko irailaren 30a baino lehen dagokion errentamendu-kontratua izenpetzeko konpromisoa hartzen badute.


Gaztetzat hartuko da 18 eta 35 urte bitarteko pertsona.

Nolanahi ere, alokairu-kontratuak 2022ko irailaren 30a baino lehen egon beharko du indarrean, eta, gehienez ere, diruz lagundu daitekeen aldiak hamabi hilabete hartuko ditu.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.

 

Hurrengo estekan ikus daiteke laguntzen deialdiaren dokumentu osoa.

Gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. 2022ko Deialdia

Albiste guztiak