pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bertsolari gazteen Aztiri Bat saria, aurten ere Legazpiko Latxartegi aretoan
29
Mar
2022

Bertsolari gazteen Aztiri Bat saria, aurten ere Legazpiko Latxartegi aretoan

Apirilaren 2an, larunbata, 17:00etan. OSINALDE Sarirako baliagarria

 

Osinalde sariketa 1971tik Gabirian jokatzen den bertsolari gazteen sariketa da.

Azkeneko urteetan hiru kanporaketa egin izan dira Aztiriko elkartean, Ordiziako Argiberri elkartean eta Zaldibiako Osinberde elkartean.

 

Orain arte, kanporaketa horiek afari-giroan egin izan dira. 2020an bertan behera geratu zen sariketa eta 2021eko bideari jarraituz aurten ere kanporaketak eta Gabiriako finala aretoetara pasa dituzte.

Hori dela medio Bertso Olariak Elkartea eta Legazpiko Udala bidelagun izango dituzte aztiriarrek eta, Aztiri bat Saria Latxartegi aretoan jokatuko da.

Aurtengo Aztiri bat Sarian, Osinalde Sarirako bigarren kanporaketa, arituko direnak:

 

  • Bittor Altube (Abadiño, 2001),
  • Aner Peritz (Zarautz, 2002),
  • Lurdes Ondaro (Munitibar, 1997),
  • Irati Alcantarilla (Urruña, 2001),
  • Unai Izagirre (Azkoitia, 1995)
  • Urko Arregi (Oñati, 1999)

 

Hitzordua: apirilaren 2an, larunbata, 17:00etan Latxartegi Aretoan.

Sarrerak doan, aretoko leihatilan eskuragarri egunean bertan 16:30etatik aurrera.

 

Beste bi kanporaketak, Ordiziako Herri Antzokian martxoaren 27an 12:00etan, Argi berri saria, eta Zaldibiako Herri Antzokian apirilaren 9an 17:00etan, Osin berde saria, jokatuko dira.

Gabiriako saioa berriz, Osinalde Saria, apirilaren 23an izango da.

Albiste guztiak