pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haur eta gazte Danborrada eta Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira.
30
Mar
2022

Haur eta gazte Danborrada eta Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira.

Apirilak 4, 18:30etan gaztetxoena eta apirilak 5, 20:00etan Herri Danborradakoa izango dira lehenak

Apirilak 4, 18:30etan gaztetxoena eta apirilak 5, 20:00etan Herri Danborradakoa izango dira lehenak.

 

Maiatzeko jaiak gero eta gertuago dauden honetan, ekitaldien prestakuntzak aurrera doaz. Hasiak dira dantza ikastaroak, pilota txapelketetako azken txanpak eta datozen egunetan danborradetarako entseguak ere hasiko dira.

Apirilean zehar egingo dira haur-gazte danborrada eta helduen danborradetarako entseguak Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan:

  • Haur-Gazte Danborrada: Apirilak 4,7,11 eta25, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.
  • Herri Danborrada: Apirilak 5,8,12,19,22 eta 26, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.

Entsegu orokorra, Legazpi Musika Bandarekin: Apirilak 28, osteguna,

  • 20:00etan gaztetxoak eta
  • 21:00etan Herri Danborradakoak Domingo Agirre Ikastetxeko Kantxa estalian.

Albiste guztiak