pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haurren uda ikastaroak badu izena
30
Mar
2022

Haurren uda ikastaroak badu izena

Aurrerantzean UZTALAI udaleku irekiak izango dira

Aurrerantzean UZTALAI udaleku irekiak izango dira

                          

2021eko urtarrilaren 21ean argitaratutako albistean uztaileko haurren uda ikastaroari izena jartzeko izen proposamenak jasotzeko lehiaketa abiatu zen.

 

Guztira, 43 izen jaso ziren. Joan den otsailaren 21ean egindako Euskara lantaldean, lehenengo itzuli batean, horietatik 13 aukeratu ziren lantaldeko kide bakoitzak 43 izen horietatik 3 aukeratu eta gero. 13 horietatik bi izen hauek baztertu ziren: Udabizi, dagoeneko Aldundiaren programa baten izena delako eta Udaz blai, beste udako ekintzen izena delako.

 

Azkenik, geratutako 11 izenak bozkatu ziren martxoaren 21eko Euskara lantaldean eta honako emaitza jaso zen:

  • Udalai:   boto 1
  • Udazpi:  boto 1
  • Uztalai:  5 boto

Hortaz, Uztalai izenarekin bataiatuko dugu haurren uda ikastaroa.

Proposamena egin duen herritarrak 50 € erosketa-balea irabazi du eta sari hori eramango duena Nora Escudero Mujika da. Zorionak!

Albiste guztiak