pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Gizarte Sariak
31
Mar
2022

Legazpiko Gizarte Sariak

Datorren apirilaren 1ean ospatuko da Gizarte Sarien lehenengo edizioa

Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintzako Zerbitzuak gizarte-arloan egindako lana aitortzeko sari bat sortzea erabaki du: “Gizarte Saria”.

Sari horren bidez, programa eta proiektu desberdinetan parte hartzeagatik, borondatez laguntza eskaintzeagatik eta Legazpiko gizarte-lan komunitarioan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak eta/edo erakundeak aitortu eta eskertu nahi dira.

 

Pertsona hauek jasoko dituzte lehen sariak:

  • M Jesús Abanda
  • Antonio Leza
  • Manuel Fernandez

Sariak emateko ekitaldia:

  • Apirilaren 1ean, ostirala
  • 18:00etan
  • Kultur Etxean

Legazpiar guztiak ekitaldian parte hartzera animatu nahi ditugu, saritutako pertsonak zoriontzeko.

Albiste guztiak